XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gutunazalak zabaltzea:

Gutunazalak zabaltzeko ekitaldia irekia izango da eta Gazteri eta Kirol Departamentuaren egoitzan egingo da proposamenak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamuneko 12:00etan edota nurrengo lanegunean egun hura larunbatarekin tokatuko balitz.

Kontratua esleitzeko irizpideak.

Lehiaketa ebazteko orduan eskaintza denak batera eta libreki baloratuko dira eta ondorengo alderdiak hartuko dira kontuan, baina horrek inolako lehentasun hurrenkerarik ekarri gabe, ez orokorrik ez berezirik:

- Eskainitako materialaren kalitatea.

- Eskainitako prezioa.

- Antzeko horniduretan duten esperientzia.

- Materiala banatzeko epeak.

- Beste batzuk.

Lehiaketa ebaztea:

Lehiaketa behin-betiko ebatzi aurretik eta materialen kalitatea ikustearren, eskainitako gai bakoitzaren ale bana aurkeztu behar dute lehiatzaileek Gipuzkoako Foru Diputazioak adieraziko dien lekuan, Kirol Zerbitzuko eta federazioetako teknikariek osatutako batzorde batek edo batzuek haiek azter ditzaten.

Lehiaketa behin-betiko ebaztea Gazteri eta Kirol Departamentuko foru diputatuaren gain egongo da eta bere zuhurtziaren araberakoa izango da, ez baitago behartua inolako lehentasun arrazoiri men egitera; hortaz, Administrazioak eskumena izango du lehiaketa bere iritziz onena den proposamenari esleitzeko edota lehiaketa esleitu gabetzat jotzeko, nahiz eta proposatzaile bakar bat egon eta eskatutako baldintza guztiak bete; kasu batean zein bestean lizitatzaileek ez dute eskubiderik izango ez erreklamaziorik egiteko ez inolako kalte ordainik jasotzeko.

Esleipen hartzaileari eskatuko zaizkion agiriak:

Kontratua sinatu aurretik edozein momentutan ondorengo agiriak aurkeztu behar ditu esleipen hartzaileak:

a) Gipuzkoako Foru Diputazioaren alde behin-betiko fidantza eratu duela egiaztatuko duen ordezkagiria.

b) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen egunean aurkitzen dela egiaztatuko duten ziurtagiriak.

Behin-betiko fidantza:

Kontratistak esleipenaren gaztigua hartu izanaren adierazpena egin eta 10 eguneko epearen barruan Foru Diputazioaren alde behin-betiko fidantza, esleipen zenbatekoaren % 4ekoa, eratu duela egiaztatuko duen agiria aurkeztu behar du.

Fidantza nahitaez Foru Diputazioko Kutxan eratuko da eta abalaren bidez bermatu ahal izango da.

Kontratua sinatzea:

Esleipenaren gaztigua hartu eta hurrengo hamabost egunen barruan sinatuko da kontratua.

Ordaintzeko era:

Material guztia banatutakoan, egindako horniduragatik esleipen hartzaileak fakturazioa aurkeztu eta Gazteri eta Kiroletako Zuzendaritza Nagusiak oniritzia eman ondoren ordainduko dio.